XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ezi, ordian ere, botz emailek lege egiliak gaizki haitatzen zutielakotz, Frantzia guzia odolstaturik izan zen, eta, dembora hastialgarri haiez geroztik, etziren agitu Frantziako egitekoak oraiko lege-egilem uduriko esku tzarretan.
Ezta estonatu behar, arren, deputatu berriak, juntatu bezaiñ sarri, hasi badira hitzartzen lege abio batez, aspalditik zozialisten gogoan dena, eta, haren arabera, Frantziako hountarzunak oro, ala lur, ala etche, ala kabale, ala diharu, ala bestiak, oro, boti ezaririk beitirateke eta Errepublika eginik beitate Frantziako jente ororen amañou !
Ezta estonatu behar, holako gizonak Frantziako egitekoen buru direlarik, Judiouek, Framazouek, Zozialistek, Dreyfusi, zazpi gerlako ministro errepublikeñez eta bi tribunaletako jujez traidoretako ezaguturik eta kondenaturik izan denari, saldu zutialakotz Alamaniako emperadoriari goure armadako izkiribu segretu elibat, ardietsi balinbadere bere kondenazionetik chahaturik izatia, eta bere kondenazioniaren aitzinetik zian gradoa beno gorago batetara igaraitia.
Eta houna noun Aita Saintiak emaiten dutian Frantziari haituzko aphezkupu berri elibat, beren saintutarzunaz, jakitatiaz, thalentu eta dohañ baliousez (...)